Aiztondo bailarako udalek manifestazio isila deitu dute biharko

Iluntzeko 19:00etan aterako da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik

I. ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Urtero moduan, manifestazioa isila deitu dute abenduaren 31rako. 'Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea, bakea' lelopean egingo da, iluntzeko 19:00etan aterako da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta Villabonako Errebote plazan amituko da. Aurten Sareren babesarekin egin dute manifestazioaren deialdia, Aiztondo bailarako udalekin batera (Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil).

Agerraldian izan ziren, Sareko Ander Goikoetxeaz gain, Adunako Joxe Mari Sarasola alkateordea, Amasa-Villabonako Xabat Laborde zinego-tzia, Asteasuko Pili Legarra alkatea eta Joseba Txapartegi zinegotzia, eta Zizurkilgo Joxe Mari Luengo alkatea. Goikoetxeak aurkezpenean esan zuen, «pentsatzen dugu estatuaren inmobilismoaren aurka egin dezakegunarekin, herritarrak antola gaitezkeela ezberdinen arteko elkarlan batekin, mahai gainean jarriz ematen ari diren eskubide urraketak».

Eta, herritarren parte hartzea ere eskatu zuen: «Instituzio parte har-tze horrekin batera, funtsezkoa ikusten dugu gizarte zibilaren aktibazioa, eskubide zapalketa hauekin bukatu ahal izateko».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos