Aizkorriko lagunen egun borobila Zegaman, cava eta guzti ospatzeko

Mendizaleen talde argazkia.
Mendizaleen talde argazkia.

ALBIZU

Larunbateko Gipuzkoako III. Rogainearen ondoren igandean Aizkorrira bi mendi irteera egin ziren. Aurreko egunean ez bezala, eguraldi ateria izan zen eta honek eguna atsegina egin zuen. Lehen taldea Zegamako plazatik goizeko 6:30ean abiatu zen eta bigarren taldea Aldaolatik abiatu zen Aizkorriko gailurrerantz. Bi taldeetako kideak 9:30ean elkartu ziren Aizkorrin urteroko argazkia ateratzeko eta Aizkorriko Lagunen Eguna cava edanez ospatzeko. Argazkia atera eta cava edan ondoren, Zegamaran abiatu ziren mendizaleak. Batzuk San Adrianen, Urrup antzerki taldeak eskaini zuen antzerkia ikustera gerturatu ziren eta besteak Zegamara etorri ziren zuzenean. Zegamako plazan Eusko Labeleko hanburgesa eta basatxerrien txerri sahieskiak parrilan erreta zeuden dastatzeko eta baita sagardoa ere.

Fotos

Vídeos