Aizkorriko lagunek Zegaman dute zita bihar

Bi mendi irteera gidatu izango dira, bata 6:30ean hasiko da eta bestea ordubete geroago

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Bihar izango da egun handia Zegaman. Goizean bi mendi irteera gidatu, Amezti Mendi Elkartearen laguntzarekin, antolatu dira. Bata goizeko 6:30ean abiatuko da Zegamako plazatik, eta 7:30ean bigarren irteera Aldaolatik. Bi taldeetako partaideak Aizkorriko gailurrean 9:30ean elkartuko dira eta cava edanez ospatuko dute Aizkorriko Lagunen Eguna. Honela, eta jai giroan jarraituz, 11:30ean, Anduetza Parketxea eta Zegamako Udalak antolaturik, San Adriango koban Urrup antzerki taldeak eskainita, San Adriango historia antzeztua ikusi ahal izango dute bertaratuek.

Azkenik bai Aizkorrin izan direnek nahiz, herrian jai egun honetan parte hartu nahi dutenek, Eusko Labeleko produktuez goza-tzeko aukera izango dute egurdiko 15:00ak arte.

Gaur, Rogainea

Aizkorriko Lagunen Egunaren inguruan ere gaur ekitaldiak adaude. Goizez hasi eta arratsalderarte Zegamako udalerrian burutuko den Gipuzkoako III. Rogainea dago. Goizeko 10:00etan emango zaio hasera III. Rogainerari eta bi modalitate egongo dira: bata 3 ordukoa eta bestea 6 ordutakoa. Mendi orientazio proba hauetan parte-hartzaileek aurrez jarritako balizak aurkitu behar dituzte ezarritako denbora barnean. Balizen bilaketa hau, iparrorratz eta orientziorako balio duten gailuen bidez egin behar dute eta horretarako prestatu diren mapak ere izaten dituzte.

Dagoeneko 200 partaidek izena eman dute. Lehenengo proba, 6 ordutako rogainea, 10:00etan abiatuko da Zegamako plazatik eta 3 orduko rogainea 11:00etan. Behin proba bukatu ondoren, parte har-tzaileentat bazkaria egongo da hala nola sari banaketa eta zozketak.

Fotos

Vídeos