'Aizkorri Bizirik' lelopean kamixetak eskuragai

Berrikuntza nabarmenak egin dira aterpetxean./
Berrikuntza nabarmenak egin dira aterpetxean.

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Aizkorriko aterpetxea itxura kaxkarrean zegoela eta, Debagoialdeko lagun talde bat eta zegamarrak elkartu eta egoera aldatu asmoz, zer eta nola egin aztertzen hasi ziren. Honela uda garaian, barrutik konponketa eta pintaketa lanak egin dira eta bi ate ere jarri dira ganadua barneratu ez dadin. Honek guztiak gastu ekonomikoak izan ditu eta laguntza moduan, 'Aizkorri bizirik' lelopean kamixeta ba-tzuk atera ziren udazkenerako. Oihartzun dexentea izan dute eta jendea interesaturik agertu denez, kantitate gehiago ateratzea erabaki da. Honela, interesaturik bazaudete, bidali mail bat ameztimendielkartea@hotmail.com edo jarri harremanetan mendi elkarteko kideren batekin. Izena emateko epea, azaroak 20 (salneurria 20 euro, kamixeta jasotzean ordaintzeko)

Aloñara mendi irteera

Urteko ibilaldien egutegiarekin jarraituz, igandean, Oñati aldetik Aloñara joateko hitzordua dute, 7:30ean. Eguerdirako itzuliko dira.

Fotos

Vídeos