Aizkolariak eta harri-jasotzaileak izango dira bihar eguerdian Resti pilotalekuan

IRAOLA ZALDIBIA.

Bihar, abenduak 10 igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, herri kiroletako finalerdi bana jokatuko da herrian, aizkoran eta harri jasotzen, hain zuzen.

Batetik, 2017. urteko Urrezko Aizkolari Kopakoa Euskal Label saria jokatuko da eta, bestetik, Gabon Harri-jasotzaile Txapelketakoa. Hamar eurotan eros daitezke sarrerak jada.

Parte-hartzaileak

Aizkoran kirolari hauek arituko dira: Iñaki Azurmendi, Ruben Saralegiren aurka. Bakoitzak 14 enbor ebaki beharko ditu: 12 kana-erdiko eta 2,45 ontzako.

Harri jasotzen, berriz, Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a' eta Beñat Telleria. Egin behar duten lana: 100 kiloko harriak (zilindro zaharra. kubikoa eta bola) altxatu, bina minutuko txandetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos