Aizkardi, 34. mendi astea gaur hasiko da

Zailtasun bideak Pirinioetan eta Alpeetan”, Mikel Zabalza eskutik, 20:00etan, Gurean

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Urtero legez, Aizkardi mendi elkarteak Mendi astea antolatu du, hilaren 21tik 26ra. 34. edizioak emanaldi ugari ekarriko du aste horretan zehar. Ikus-entzunezko guztiak iluntzeko 20:00etan eskainiko dira Gurea zine aretoan.

Mendi asteak irauten duen bitartean XX. Argazki rallyko argazkiak ikusgai egongo dira Gurea antzokiko sarreran. Ikusleak gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera ere izango du. Mendi asteko egitaraua hau izango da: Gaur, asteartea, 'Zailtasun bideak Pirinioetan eta Alpeetan', Mikel Zabalza eskutik. Asteazkenean, 22 ean, 'Peru hirutik bat', Euskal Mendizale eta Yonki Federazioa eskutik. Ostegunean 23ean, 'Euskal Herriko mehatxatutako piztiak', Migel Mari Elosegi eskutik. Ostiralean 24ean, 'Islandiako argazki bat', Egoitz Bengoetxa eskutik. Azken horretan gainera, XX. Argazki rallyko sariak banatuko dira. Azkenik, hilaren 26an mendi ibilaldia eta bazkaria egingo dute. Nahi duen orok egin dezake ibilaldia, goizeko 8:30ean Olaederrara bertara-tze hutsarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos