Aizeleku egunean Pedro Gabiria omendu zuten

Dantzari eta txistulariak. /  A.B.
Dantzari eta txistulariak. / A.B.

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Igandean, Aizeleku mendiaren puntan Aizeleku eguna ospatu zen. Bertan 11:00etan meza entzun zen eta gero Aizelekuko gurutzea diseinatu zuen, eta aurtengo maiatzaren 19an zendu zen Pedro Gabiria legazpiarra omendu zuten. Bere sendia han zelarik, Gabiriako eta Legazpiako txistulari, dantzari eta udal ordezkariek parte hartu zuten omenaldi honetan. Bertaratutakoentzat indarrak berreskuratzeko mokadutxoa egiteko aukera ere egon zen.

Bestetik, bihar arratsaldean, 18:30-19:30 bitartean, Gabiriako Ostatuan Bertatik Bertara kanpainaren eskutik (bukaeran mokadutxoa eskainiko dute) Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak «familia eta elikadura eskutik doaz» hitzaldia emango du. Bertan elikatzeko ohiturak, kontsumitzeko moduak, bertako eta garaiko produktuak etxean nola txertatu eta abar eztabaidara aterako ditu. Bitartean, etxeko txikienak Idoia Torregarairekin jolasean, kantuan edo dantzan dibertituko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos