Aitor Urteaga idiazabaldarra garaile Zizurkilgo jaietako apustuan

Hirunako bi talde elkarren aurka aritu ziren hainbat probatan aizkolari lanak eginez

MC. ELORZA IDIAZABAL.

Zizurkilgo jaien barruan apustua egin dute herri kiroletan, eta Aitor Urteaga idiazabaldarrak bertan parte hartu du.

Hirunako bi talde elkarren aurka aritu ziren: alde batetik Alazne Etxaburua, Unai Otaegi eta Jon Irazu eta, bestetik, Irati Astondoa, Joseba Otaegi eta Aitor Urteaga.

Banaka, binaka eta taldeka egin zituzten lanak. Irati eta Alazne 45 ontzako enborrarekin aritu ziren lanean. Aitor eta Unai kanaerdikoarekin eta Joseba eta Jon 60 ontzakoarekin.

Lehenengo Iratik Alazneren aurka jokatu zuen. Aitorrek Unairen aurka eta Josebak Jonen kontra. Enborra kolpe gutxienetan moztu zutenek irabazi zuten, eta kasu honetan lehenengo puntua Irati, Unai eta Josebak eskuratu zuten.

Ondoren binaka aritu ziren, enborra nork lehenago moztu. Iratik 4'48'' behar izan zituen; Alaznek 5'30''; Unaiek 2'50''; Urteagak, 2'29''; Josebak 2'21'' eta Jonek 3'29''.

Taldeka aritu ziren eta bakoitzak bi enbor moztu behar izan zituen bata bestearen segidan. Azkarrenak Irati, Joseba eta Aitor izan ziren eta hala baraiek irabazi zuten apustua 15-4ko puntuazioarekin.

Fotos

Vídeos