Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroetarako diru-laguntzak

Legorretako Udalak emango ditu herrian euskara sustatzeko helburuarekin

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Udalak, herrian euskara sustatzeko ekimenen baitan, diru-laguntzak emango ditu 2016-2017 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten herritarrentzat.

Diru-laguntzak jaso ahal izateko Legorretan erroldatua egon beharko da, ikastaroak euskaraz eginak eta Eusko Jaurlaritzak homologatuak egon beharko dute, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditu beharko da eta araututako gehienezko epean lortu beharko da titulua.

Ezin ahal izango da diru-laguntzarik jaso beste edozein administrazio edo erakundetatik, eta zerga ordainketetan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean egon beharko da.

Eskaria egiteko epea irekia dago jada, eskaera orria Legorretako Udalaren webgunetik lortu daiteke eta, bete ondoren, herriko udal bulegoetan aurkeztu beharko da ondorengo agiriekin batera: NAN-aren fotokopia, aisialdi eskolak eginiko ziurtagiria, non egiaztatuko den: eskatzaileak ikastaroa gauzatu duela eta alderdi teorikoa gainditu duela; ordaindutako matrikularen zenbatekoa; ikastaroaren homologazioa eta zein hizkuntzatan egin den ikastaroa.

Fotos

Vídeos