Aimar Olaizolak jokatuko du San Joan egunean

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Lau izango dira jai egunak aurtengo San Joanetan. Ostirala, 22, pregoiarena eta mozorro gaua, larunbata bezpera eta koadrila eguna, igandea San Joan eguna eta astelehena San Joan bigarrena.

Ohizkoa izaten da San Joan egunean pilota jaialdia eta aurtengoan Aimar Olaizola ikusteko aukera egongo da. Igandea denez San Joan eguna, ez da pilotazalerik faltako frontoian. Jaialdia 18.00etah hasiko da eta lehen partidan, lau t'erdian, Gorka eta Peña neurtuko dira. Bigarren partidan, Olaizola eta Imazek, Arteaga eta Albisuren aurka jokatuko dute

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos