Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero aurkeztu zituzten

Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero txapak banatu ziren./
Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero txapak banatu ziren.

I. ARRATIBEL ZIZURKIL.

Aurrerapen gisa, abenduaren 3ra bitartean, igandea, Pedro Mari Otaño ikastetxeak Euskararen Astea ospatuko du. Astelehenean, Ahobizi, Belarriprest eta Bihotzbero pertsonaiak aurkeztu zituzten; hiru pertsonaia horiek diseinatu dituzten ikasleak saritu dituzte; eta, horrez gain, marrazki horiekin egindako txapak banatu dituzte ikasle, irakasle, guraso zein aitona-amonen artean.

Astelehenetik igandera bitartean, txapak soinean dituzten kideek konpromisoa hartu dute euskaraz bizitzeko, Ahobiziek hitz eginez, Belarriprestek euskaldunei beraiekin euskaraz hitz egitera gonbidatuz eta Bihotzberoek inguruko euskaldunak euskaraz jardutera animatuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos