Agur Ostatuko kudeatzaileei

Agur modu bikainean. / S.O.
Agur modu bikainean. / S.O.

Bost urtetan aritu dira bertan lanean Ixiar, Nerea eta Pepi

S.O. MUTILOA.

Mutiloako Ostatua, bost urtetan kudeatu ondoren aste honetan Ixiar, Nerea eta Pepik agur esango digute. Horregatik, joan den larunbatean 'lunch' bikaina prestatu zuten herritarrentzat eta mahai inguruan agurtu zituen herriak.

Bost urte hauetan egin duten lanagatik eta herria eta herritarrekin izan duten jarrera jatorragatik, Mutiloako herriaren izenean, alkateak esker oneko hitzak luzatu zien ama eta bi alabez osatutako hirukote honi. Mila esker eta zorte on opa diegu hemendik aurrera izango duten ibilbidean.

Lierniko jaiak

Gaur Lierniko Andra Mari jaiak ospatzen dira Mutiloan. Irailaren 8rako eta 10erako osatu da egitaraua. Zaindariaren egunean, 11:30ean Meza izango da bertako baselizan; egun osoan zehar Iñaki Larrañaga eta Elortzarekin erromeria giroa izango da Lierni gainean.

Fotos

Vídeos