Adunako aurrek ederki pasa zuten jolasean

Kultur asteko jokoetan parte hartu zuten haurrak Txatxilipurdiko begiraleekin. Haurrak gustura aritu ziren elkarrekin jolasten. /  NÚÑEZ
Kultur asteko jokoetan parte hartu zuten haurrak Txatxilipurdiko begiraleekin. Haurrak gustura aritu ziren elkarrekin jolasten. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako Kultur Astea aurrera doa eta azken egunetan haurrak izan dira protagonista. Txatxilipurdi elkarteko begiraleen eskutik hainbat jokoetan jolasteko aukera izan zuten. Elordi plazako lokalean elkartu ziren denak eta ondoren plazan ere jolastu zuten.

Gaur gariaren ereitea

Gaur goizeko 9:00etatik auzolanean garia ereingo dute Uztartza atzeko zelaian. 11:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira eta ordu berean Kantu Bira abiatuko da plazatik. Bazkalondoren, 16:30ean Zoo Zoom haurrentzako antzerkia izango da plazan eta ondoren, 18:30ean, gaztaina eta pintxo dastaketa egingo da frontoian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos