San Adrian igarobideko sekretu berriak azaleratzen

DV ZEGAMA.

Hasi dira San Adrian (Leizarrate) igarobidean indusketa arkeologikoen 11. kanpaina. Hori dela eta, Anduetza Parketxeak (Zegama) ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz natura parkeko gune magiko honetara gerturatu eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Indusketa arkeologiko hau zuzenean ikusteko aukera dago bihar.

Ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuko da goizeko 10:00etan. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta automobilean irits daiteke bertaraino. Handik San Adrian igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa 5 euro pertsonako da.

Irteera gidaturako izena emateko nahiz informazio gehiago jasotzeko: 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Fotos

Vídeos