Adinekoen elkarteko urteko kuota ordaintzeko epea zabalik dagoeneko

DV ORMAIZTEGI.

Herriko adinekoen elkarteak beraien bazkideek 2108. urteko kuota ordain dezaten epea ireki du. Hain zuzen, gaur asteartean, hilaren 6an ireki da epea eta hilaren 8ra bitartean egongo, soteguna, da ordainketa egiteko epea zabalik. Arratsaldeko ordutegian egin ahal izango da, Itxune erretegian, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian. Bazkideei urteko kuota eguneratu ahal izateko bertara gerturatzeko eskaria egiten zaizue.

Erretratuen tailerra

Hilaren 17an arratsaldeko 16:30etik 18:30ean erretratu tailer didaktikoa antolatu da 6-12 urteko haurrei zuzenduta. Antolatzaileek galdera zuzena egiten diote gaztetxoei: «Ba al dakizu zer den erretratu bat? XIX.mendeko eta gaur egungo erretratu desberdinekin, denboran bidaiatuko dugu garaiko ohiturak eta janzkerak ezagu-tzeko. Material birziklatuekin gure erretratua sortuko dugu».

Aurrez izena ematea ezinbesteekoa da tailerrean parte hartzeko parte hartzaileen kopurua mugatua delako. Parte hartzeile bakoitzak 3 euro ordaindu (1,5 euro famili txartelarekin).

Krossa hilaren 25ean

Aurten ere Saharar herriaren aldeko Krossa egingo da Ormaiztegin. Hilaren 25ean izango da XII. ekitaldia da. Goizeko 11etan, ohi bezala, 10 kmko lasterketa izango da; baina ordu berean, 5,4 kmkoa ere izango da, aurrekoaren ibilbide bera izango duena, baina itzuli bat gutxiagorekin. Berrikuntza honen helburua parte hartzeko eta elkartasuna adierazko aukerak zabaltzea da. Jarraian, 12:15ean, lasterketa testimoniala, kilometrokoa. Parte hartzaileei kamiseta eta opari batzuk emango zaizkie. Gainera, amaieran sariak zozketatuko dira. Ekitaldi honen bitartez Saharako herriari elkartasuna adierazi nahi zaio, baita diru-lagun-tzak lortu ere. Izena aurrez www.kirolprobak.com web orrian eman daiteke, edo igandean bertan udaletxe azpian, 10:30 arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos