Abuztuaren 13an hasiko dira Andre Mari festak Zerainen

DV ZERAIN.

Hilaren 13an, igandea, hasiko dira Zerainen Andre Mari festak. Iluntzeko 20:00etan ohiko gibel-jatea egongo da Liztormendi elkartean. Abuztuak 14, astelehena, goizeko 11:30etik aurrera eta egun osoan zehar haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan. Ordu berean eliz bueltako korrika saioa izango da eta eguerdiko 12:30ean play back saioa plazan. Eguerdiko 13:30ean haur-bazkaria Mandion eta arratsaldeko 17:00etan buruhandiak. 18:00etatik 18:45era apar festa. 20:00etan, festei hasiera emateko, pregoia, suziriak eta kanpai bueltakoak. Segidan sagardo-edana eta txekor-jana, eta 22:00etatik aurrera Gau Argi taldearekin erromeria eta mojito festa.

15 ean, asteartea, Andra Mari eguna ospatuko da. Goizeko 9:00etan txistularien etxez etxeko goiz eresia eta 11:00etan Meza Nagusia. Eguerdiko 12:00etan plazako frontoian pilota partidak, adin ezberdineko gazte neska eta mutilentzat, eta 12:30ean txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera. Arratsaldeko 16:00etan Andra Mari bola txapelketa, 18:30ean herri kirol eta jolasak plazan. Iluntzeko 20:30ean triki-poteoa mozorrotuta. Aurtengo gaia: filmak. Gaueko 21:30ean gazte afaria mozorrotuta herriko plazan. Oiharteko sagardoa eta Ostatuko afaria (tikeak Ostatuan salgai). Iluntzeko triki poteo eta gaueko musika elizagoien ahizpen eskutik.

Abuztuak 16, asteazkena, San Roke eguna, goizeko 11:30ean Meza Nagusia. Eguerdiko 13:00etan herriko artzainek egindako gazten probaketa plazan eta ordu berean toka txapelketa. Arratsaldeko 16:00etan San Roke bola txapelketa eta iluntzeko 20:30ean herri afaria (mahaia gordetzeko 18:00etarako eman behar da izena eta mahaia jartzeko laguntza eskertuko litzateke). Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia arituko dira. Ondoren Jerry musikariarekin dantzaldia.

Fotos

Vídeos