Abuztuan ere baratzea zaintzeko aholkuak Igartubeiti baserrian

Abuztuan ere lanean.
Abuztuan ere lanean.

Kalabazinak eta berenjenak jaso, aza eta azalorea landatu eta gogotik ureztatu behar dugu baratzea abuztuan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Abuztuan zehar Igartubeitik eskaintzen dituen esperientzien artean «Baratzeko sekretuak» deritzotena dugu, honetan inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez baserri mundua ezagutzeko aakera ematen dutelarik. Baserriko baratzea fruitu ederrak ematen ari da eta honen eguneroko zaintzea ezinbestekoa da honetarako. Horrela, azken hilabeteetan, baratzea ondo zaintzeko aholkuak ematen dizkigute, Jakoba Errekondoren esku.Nekazaritzarentzat abuztuan, negurako ganbara betetzeko egin ahaletan murgiltzen hasteko garaia da, hotzari eta goseari aurre egiteko, eta baratzeko lanak ere aurrera egiten du etenik gabe, Garai honetan aza, azalorea, erromaneskua, brokolia, uraza, kukulua, eskarola, kardua, zerba, erremolatxa, borraja, arbia... landtzeko garaia dugu.

«Uztaileko egun nahasien ostean, Igartubeitiko baratzea tamaina ederreko berenjenekin iratzarri zaigu. Esaten dutenez, berenjenek baratzeko lanak ongi egin direla adierazten dute. Kalabazina ere ale ederrak ematen ari zaigu, usain eta kolore ezin hobea dute gainera», azaltzen dute Igartubeititik. Piperrentzako ere urte ederra izaten ari da aurtengoa. Bai «Gernika» eta baita «Gindila» barietatea ere, pipar eder askoak ematen ari dira, berde kolore sutsu batekin. Bestetik, letxugak hazi eta hazi ari dira. «Batzuk burutu daitezen utzi dugu, letxugak hartu ditzakeen forma ezberdinak ikus ahal izateko eta hazia eskuratu ahal izateko datorren urterako», diote. Bereizgarriena «hoja de roble» letxugarena da, bere kolore eta formarengatik bereizten dena. Gainera, marrubiak ale berriak ematen hasi dira, uztaileko euriteen laguntzari esker. Tipulei dagokienean berriz, den denak jaso dituzte dagoeneko. Eta honen ondoren lurra mugitu dute hurrengo landaketetarako prest uzteko. Baina baratzearen beste aldeaz ere hitz egin beharko da. «Lekek eman dute eman beharrekoa aurtengoz. Batetik zorriaren plagak landarea ahulduta utzi du, eta bestetik berriz uztaileko haizete handiek landarearen hosto guztiak hautsi eta ihartu ditu. Orain hurritz makilekin eginiko eraikuntza kendu eta lurra hurrengo landaketarako prestatu beharko dugu», azaltzen dute.

Akelarreak

Fruta landare batzuk abuztuan asko hazi dute: baratzeko arbusto ezberdinetan kiribiltzen ari den mahatsondoak mahats ale ederrak eman ditu; eta basaranak abuztua indartsu hasi duela esan liteke. Izan ere, bere aldaxka bakoitza basaranez beteta daude, eta gainera begirada oro harrapatzeko moduko kolorea dute.

Begirada findu eta historian zehar zeresana eman duen fruitu basatia begiztatzeko aukera dugu Igartubeitin, hagiñaren fruitua hain zuen ere. Fruitu txiki gorri bat da, eta adi adi begiratu behar da ikus ahal izateko. «Hainbat iturrik diotenaren arabera, fruitu hau sorginek erabiltzen zuten beraien akelarretan. Izan ere, fruitu honek propietate aluzinogenoak ditu eta kantitate handietan jaten bada heriotza ere sor dezake.

Akelarretan erabiltzen zenaren ustearekin, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan instituzio eta autoritate ezberdinek hagiñak errotik mozteko agindua eman zuten, honela sorginak eta sorginkeriak kontrolatu ahal izateko», diote museotik.

Fotos

Vídeos