Abian dira giza katearen inguruko ekitaldiak

NÚÑEZ

Aiztondo herri txikietako Gure Esku Dago ordezkaritzak datorren ekainaren 10erako antolatuko den giza katea aurkeztu zuen atzo arratsaldean Kultur Etxean. Datozen hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira giza-katea ezagutarazteko eta finantzatzeko. Honen baitan, atzokoan 'Elkarrekin Together' dokumentalaren proiekzioa egin zen Kultur Etxean, «Gure Esku Dagoren ideia azaltzen baitu», antolatzaileen esanetan. Dokumentalean euskal arkeologoek Amerikako Estatu Batuetako irla batean euskal arrantzaleek Amerikar indigenekin izan zuten berdinen arteko harremana azaltzen du. Ondoren, afari-merienda egin zuten Katillu-Txulo elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos