Abian da aurtengo San Migel pilota txapelketa

DV LAZKAO.

Lapkekoek -Lazkao An-tzar Pilota Kirol Elkartea- San Migel Pilota Txapelketa antolatu dute aurtengo irailean ere eta plazako pilotalekuan ikus daitezke, egun hauetan, pilotari gazteen arteko kanporaketa partidak. Adinaren araberako maila desberdinetan lehiatuko dira talde lazkaotarreko kirolariak, San Miguel egunean, txapelketako finalak jokatu arte. Atzo zortzi bikoteen arteko partidak ikusi bagenituen, gaur, 16:00etatik aurrera, beste zortzi joko gozatzeko aukera izango da. Lier Alustiza eta Joritz Argaiz, Hodei Insausti-Mikel Jimenez bikotearen aurka ariko dira; Oier Sukia eta Oier Olano, Xeber Zufiria eta Oroitz Basterretxearen aurka; Markel Garmendia eta Adur Prieto, Beñat Aranburu eta Jon Eskisabelen aurka neurtuko dira eta Joanes Lasa eta Eki Munduate Oier Niebla eta Ekhi Sebastianekin. Unax Doistua eta Unai Garmendiak ere, Unax Iturbe eta Anartz Jaularren aurka jokatuko dute gaur; Hodei Sarriegi eta Amets Irastorzak, Oinatz arruabarrena eta Pello Bidegainen aurka; Oxel Azkarate eta Markel Zurutuzak, Iñaki Esnaola eta Aingeru Perezen aurka eta, arratsaldeko azken partidan, Oier Altuna eta Iraitz Askaraiek osatutako bikotea eta Oihan Ruiz de Zuazo eta Aner Lasartek osatutakoa neurtuko dira.

Fotos

Vídeos