Aberria eguna eta Osinalde saria, hurrenez hurren

Goruntz dantza taldeko kideak dantzan eta Aratz Igartzabal bertsotan. /  BAZTARRIKA
Goruntz dantza taldeko kideak dantzan eta Aratz Igartzabal bertsotan. / BAZTARRIKA

Goruntz taldeko dantzariek saio polita eskaini zuten eta Aratz Igartzabalek pare bat bertso

ARANTZAZU BAZTARRIKA GABIRIA.

Pazko igandean, Aberri eguna ospatzeko, herriko balkoi gehienetan ikurrina ikusten zelarik, Goruntz taldeko dantzariek eguerdian plaza inguruan bildutako jendeari saio polit bat eskaini zioten, ostean, Iñaki Etxezarreta alkateak Euskal Herriaren burujabetasunaren alde hitz egin zuen eta ildo berean kantatu zituen Aratz Igar-tzabalek pare bat bertso.

Aratz, iaz Osinalde Sarian aritu zen lehiakideetako bat izan zen, eta aurten jadanik parte hartu ezin badu ere beste 6 lehiakide arituko dira kantuan datorren larunbatean, hilak 7.

Afaria eta betso saioa

20:30ak inguruan hasiko da afaria eta 22:00 aldera bertso saioa, bertan kantari arituko direnak Zaldibia, Aztiria eta Ordiziako kanporaketetan puntu gehien lortu zituzten gazteak dira: Asier Galtza, Aitor Servier, Eli Pagola, Txaber Altube, Oier Etxeberria eta Peru Abarrategi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos