Abenduaren 2an piztuko da txondorra Lizarrustiko parketxean

Txondorra piztuko da Lizarrustiko parketxean./
Txondorra piztuko da Lizarrustiko parketxean.

Abenduaren 23an itzaliko da, besteak beste, Olentzero eta jentilekin; ordura arte taldeekin bisita eta tailer bereziak egingo dira

DV ATAUN.

Egurretik ikatza atera- tzearen lanbidea da ikazkintza, duela urte asko sortua. Bizibide honek garrantzi handia izan zuen Euskal Herrian, burdinolak sortu eta garatu ahala, baita beranduago ere, guda garaian etxe zein garraiobide berrietan erabiltzen hasi zirenean. Berrogeita hamargarren mendean ordea, egur-ikatzaren kontsumoa asko murriztu zen, beste erregai eta energia-iturriak sartu zirenean, harik eta hirurogeigarren hamarkadan lanbide hau guztiz desagertu zen arte.

«Aralarko parketxearen lanbide zahar honi omenaldia egingo diogu eta berriro ere gizarteratuko dugu, modu ludikoan bederik», diote Aralarko Parketxetik. Abenduaren 2an txondorra piztuko da Lizarrustin. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ataungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ekimen honen bidez Aralarren ikazkintza eta basogintza historian zehar nolakoa izan den ezagutzeko aukera izango du bisitariak, prestaturiko jardueren bidez.

Txondorra eguerdiko 12:00etan piztuko da. Akto ofiziala izango da eta Ataungo eskolako ikasleek girotuko dute une hau. Gainera, kablearen bidezko egurraren garraioaren erakustaldia egingo da eta txondorraren eraikitze prozesuaren inguruko argazki erakusketa ere egongo da parketxean. Haurrentzako jolasak eta txokolate beroa ere eskainiko da abenduaren 2an.

Txondorra abenduaren 23ra bitartean piztuta egongo da, ikusgai, nahi duenarentzat. Taldeekin bisita eta tailer bereziak egingo dira (ordua aurrez erreserbatuta betiere). Aukera paregabea da honakoa beraz ikazkinen lana gertutik ezagutu eta txondorra bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Abenduaren 23an, larunbatarekin, txondorra itzaliko da. Jentilak eta Olentzero ibilaldiarekin batera itzaliko da txondorra. Aurre-erreserba behar da parte hartzeko, Barandiaran Museora deituta.

Bazkaria ere antolatu da Lizarrustiko ostatuan 'Ikazkin-menua' (babarrunak odolkiarekin, bakailaoa piperrekin, gaztanbera eta kafea, 17 euro). Haurrentzako menua ere egongo da (makarroiak, 2 kroketa, oilasko hegoak patatekin eta izozkia, 9 euro).

Informazio gehiagorako telefono zenbaki hauek daude bisitarien eskura: 943 18 03 35, 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos