Abenduaren 3an ospatuko da, Aiestaran-errekan, Santa Barbara eguna

IRAOLA ZALDIBIA.

Hurrengo abenduaren 3an ospatuko da, Aiestaran-erreka auzoan, aurtengo Santa Barbara eguna. Eguerdiko 12:30ean hasiko dira ekitaldiak. Ordu horretan, Aiestarangoena baserriaren ondoan dagoen ermitatxoaren aurrean, Mañukorta eta Zeberio arituko dira bertsotan; ondoren, Zaldibiako dantza-taldearen jarduna. 13:30ean, toka-txapelketa, Lazkaoetxe jatetxean. 14:00etan, bazkaria toki berean; tartean, musika,, bertsoak eta dantza. 16:30ean, mus-txapelketa.

Baina ekintzarik garrantzi-tsuena da urtero auzoko zaharrenari eskaintzen zaion omenaldia. 85 urteko Joxe Lizaso 'Orio' da aurtengo omendua, Bertsolari trebea eta Antsusieta baserrian luzaro bizi izan dena.

Bazkarian parte hartu nahi duenak dei beza, hil honen amaiera baino lehenago Lazkaoetxeko telefono honetara: 943 880044.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos