Abenduaren 2tik 9ra izango dira Araitz-Beteluko kultur aldiako ekitaldiak

URRIZALKI ARAITZ-BETELU.

Aurten ere kultur aldia prest dute Araitz-Beteluko Euskaraz Bizi taldekoek abenduaren 2tik 9ra ospatzeko. Abenduak, 2an, Gaintzako elkartean arratsaldeko 17etatik aurrera sukaldaritza tailerra egingo da 12 - 16 urte bitarteko gazteekin. Afari goxoa prestatu, eta elkarrekin afalduko dute Euskara Zerbitzuak eta gizarte zerbitzuak antolatuta. Abenduak 3an, Betelun Euskararen eguna egingo da egun osoan zehar. Goizean artisau azoka, zanpantzarrak, talogileak egongo dira eta ondoren bazkaria elkartean. Arrataldeko 18:30etan 'Sustratietatik hitzetara' Patricia Laclaustrak izanburupean gorputz-kontzientzia, borondatezko arnasketa eta adierazpen sortzailea lantzeko tailerra antolatu du.

Abenduaren 4an, Arriben iluntzkeo 19etan Iñaki Arratibelen hitzaldia izango da 'Doping-a. Gaurko egoera' izenburupean. Abenduaren 5ean, Intzan iluntzeko 19etan 'Euskararen espektakulue' Oihan Vegarekin. Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du bakarrizketa komiko honetan. Abenduaren 6an, Errazkinen 17etan haurrentzako 'Petresku, etzi ez etsi' Eneko Arrate eta Itxaso Paiak antzerkia eskainiko dute. 19etan berriz, Arriben 'Elkarrekin togheter' Euskal Bale ontziei buruzko dokumentala Gure Esku dagorekin

Abenduak 7an, Atallun arratsaldeko 16:30ean mus txapelketa azkarra antolatu dute. Gero, gaueko 21etan, bertso afaria egingo da Oihana Iguaran eta Agin Labururekin. Afarirako txartelak Arribeko dendan, Beteluko tabernan eta Lekunberriko 13 tabernan salgai daude abenduaren 4a arte 18 eurotan. Ondoren, DJ Oixiniarekin parranda goizaldera arte.

Abenduak 8an, Betelun eguerdiko 12:30eko mezaren ostean Leitzkao Jeiki abesbatzaren emanaldia izango da Nekane Peñuelaren zuzendaritzapean. 1974 urtean sortu zen Leitzako abesbatza, aurretik izandako 'Agrupación Coral de Leitza'ren hondarretatik. Azkaraten, egun berean, gaueko 23:00etan hasita Xabi San Sebastiaren kontzertua iragarri dute. Sustraidun hats eta hotsak naturalki bildu ditu Xabi San Sebastianek bakarkako laugarren lanean. Hurbileko mendi eta zelaietako folka, zein urruneko desertu eta errepideetako rocka nahasiko ditu San Sebastian musikariak. Abenduak 9an Lezaetan 19etan, Itziar Saenz de Ojerrek 'sexigentziak askatuz' klown Saioa eskainiko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos