Abel Barriolaren hitzaldi arrakastatsua Kultur Astean

Abel Barriolak herritarren galderak erantzun zituen. / NÚÑEZ

Ostiralean, herriko haurrek eta gaztetxoek pilota partidak jokatu zituzten San Bartolome elizako frontoi txikian

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Bidania-Goia-tzko Kultur Asteari gaur emango zaio amaiera azokarekin. Ostiralean, herriko haurrek eta gaztetxoek pilota partidak jokatu zituzten San Bartolome elizako zimiterioko frontoi txikian.

Gauean, berriz, Abel Barriolak hi-tzaldia eskaini zuen udaletxeko ba-tzar aretoan.

Haurrez eta helduez bete zen aretoa Barriolari galderak egin eta bere ibilbideko hainbat aspektu ezagu-tzeko. Solasaldiaren aurretik Barriolak pilota txapelketako irabazleei sariak banatu zizkien.

Ohitura den bezala, gaur igandean artisautza eta nekazaritza azoka izango da Goiatzko plazan eta frontoian. Artisautza produktu ezberdinak ikusi eta erosteko aukera izango da goiz guztian, baita herritarrek egindako eskulanen erakusketa, talogileak eta sardina erreak sagardo eta txakolinarekin.

Fotos

Vídeos