Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo

2018ko aurrekontuaren ia %40 azpiegiturak berritzera bideratuko du Udalak

Milioi bat eta hirurehun mila euroko aurrekontua izango du

GOIKOETXEA

AMEZKETA.

Sábado, 30 de diciembre 2017, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezketako Udalak milioi bat eta hirurehun mila euroko aurrekontua izango du 2018an (1.336.969 euro), eta kopuru horren %39 (522.000 euro) azpiegitura berriak sortzeko edo daudenak hobetzeko erabiliko du. Halaxe erabaki zuen joan den ostiralean aho batez Udalbatzak. 2017koarekin alderatuz, %18,83ko igoera izango du 2018ko aurrekontuak.

Gainean dugun urte berrirako aurrekontuak osatzeko garaian lau ildo nagusi hartu ditu kontuan Udalak. Lehenik, herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzea. Horretarako, otsailerako Larrunarri pilotalekuko berrikuntza lanei amaiera emango zaie; 200.000 euro inguru inbertituko ditu Udalak geratzen diren lanak ordaintzeko. Gaztelekura beste 30.000 euro bideratuko dira, argindarra hobetzeko, berokuntza sistema eraginkorragoa jartzeko eta altzariak berritzeko. Eta azkenik, kultur etxeko zerbitzuak zabaldu eta gimnasio bat jartzera 60.000 euro bideratuko ditu Udalak. Bigarren helburua Amezketako Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren prozesuarekin jarraitzea da, eta behin aurre-diagnostikoa eginda, Ahaporen aitzinamendua idatziko da, herritarren partaidetza kontuan izanda. Horretarako 30.000 euro erabiliko dira. Aurrekontuen hirugarren helburu edo ildo nagusia baserri bideak hobetzen jarraitzea da, eta 60.000 euro inbertituko ditu Udalak horretan. Eta laugarrena eta azkena jasangarritasunaren aldeko neurriei jarraipena ematea izango da, argiteri publiko eraginkorragoa jarriz Amezketako eta Ugarte auzoko kaleetan. Lan horietara 55.000 edo 110.000 euro bideratuko dira, eskatutako diru-laguntzen arabera.

Nabarmentzekoa da, Udalak 30.000 euro aurreikusi dituela 2018ko aurrekontuetan Eguneko Zentroa abian jartzeko. Kultur etxeko lehen solairuan azpiegitura prest dago zerbitzu hori eskaintzeko baina, hainbat arrazoirengatik, orain arte ezinezkoa izan da halakorik egitea. Udalaren asmoa Eguneko Zentroa martxa jartzeko lehen pausoak ematea da, Amezketako adinekoei zerbitzu hori eskaini ahal izateko.

Udalak amezketarrei gogorarazi nahi die aurrekontuaren espedientea ikusgai dagoela udaletxean hamabost lagunetan zehar, hala nahi duten herritar guztiek Udalaren kudeaketa ekonomikoaren nondik norakoak ezagutu ditzaten eta, egoki ikusiz gero, iradokizunak eta erreklamazioak egin ditzaten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios