Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bertan egingo dira lanak gaurtik aurrera.
Areso kaleko espaloia  gaur hasiko dira berritzen

Areso kaleko espaloia gaur hasiko dira berritzen

29.964 euroko aurrekontua izango dute lanek eta Sasoi Eraikuntzak enpresak gauzatuko ditu

DV

Miércoles, 27 de junio 2018, 13:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herriko gune desberdinen hobetze eta mantenu lanekin jarraitzen du Lakaoko Udalak eta proiektu hauen baitan Areso 24 eta 26 atarien artean, erreka aldera dagoen espaloia berritzeko lanak gaur bertan hasiko ditu.

Lurzorua hondatuta dago eremu horretan eta egingo diren lanekin hau konpontzeaz gain gainerako elementuen parean jarriko da plaza, kota guztiak berdinduta. Aurrekontua 29.964,55 eurokoa da eta Sasoi Eraikuntzak empresak egingo ditu obrak.

Gurutze auzoko urbanizazioa

Gurutze auzoko urbanizazioa berritzeko lanak berriz atzo hasi ziren, astelehenarekin. Gune honetan azaleko urbanizazioa berritu eta irisgarritasun, argiztapen eta bestelako gaur egungo beharrei erantzuna emateaz gain lur azpiko azpiegiturak berrituko dira; argiteri sarea edo estolderia, besteak beste.

Agauntza ibaiaren eta Gurutzeko dorreen arteko pasealekua, bidea, aparkalekuak eta espaloiak ere berritu eta egokituko dira datozen hilabeteetan.

Maiatzaren 30ean egindako Osoko Bilkuran onartu bezala, Gurutzeko urbanizazioa berritzeko lanak Iparragirre - Orsa - Iturrioz ABEEak (Aldi Baterako Enpresa Elkarteak) egingo ditu eta 689.584,19 euroko aurrekontua izango dute.

Lanen iraupena sei edo zazpi hilabete ingurukoa izatea aurreikusten da eta zatika gauzatuko dira. Horrela, obren eragina ahalik eta murritzena izatea ahalbidetu nahi da, inguruetako bizilagunei garajeetara sarbidea ahalik eta gutxien oztopatzeko eta inguruko aparkalekuetan ahalik eta eragin txikiena sortzeko.

Pleno Orokorra gaur

Gaur, ekaineko Ohiko Osoko Bilkura egingo da udaletxean, arratsaldeko 19:00etan. Kiroldegiko zerbitzuen edo etxeko laguntza zerbitzuaren esleipenak, San Prudentzio kaleko 15-23 urbanizazioa gauzatu eta finantzatzeari buruzko Udala eta Aldundiaren arteko hitzarmena eta artxiboaren espurgoa landuko dira Plenoan, besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios