Diario Vasco

Uztailaren 2an ospatuko da aurtengo Jubilatuen Eguna

Alegiako Jubilatuen elkarteak uztailaren 2rako iragarri du aurtengo Jubilatuen Eguna. 11:15ean hildako bazkideei eskainitako meza egingo da; 14:00etan bazkaritarako elkartuko dira Inaxio Begiristain kultur etxean eta bazkalostean dan-tzarako aukera izango dute. Urtero bezala, adinez nagusien diren bi bazkideei omenaldia egingo zaie: aurten Santos Irazustabarrenak eta Eugenia Basañesek jasoko dute aitortza hori.

Bazkariak 20 euroko prezioa izango du eta bertara joateko asmoa dutenek ekainaren 23tik 30era izango dute izena emateko aukera: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate