Diario Vasco

Lopez-Cozarrek irabazi zuen larunbatean San Joan Txirrindulari proba

Lopez-Cozar, garaile.
Lopez-Cozar, garaile. / A.E.

Juan Antonio Lopez-Cozar andaluziarrak irabazi zuen larunbatean jokatu zen Afizionatuen LIX. San Joan Txirrindulari Proba. Euskadi taldeko granadarrak 2h50:13 denborarekin bete zituen ibilbideko 113 kilometroak eta bakarrik iritsi zen plazako helmugara. Bigarren Nicolas Saenz (Eiser-Hirumet) sailkatu zen 33 segundora. Hirugarren Sergio Rodriguez (Euskadi), laugarren Roger Adriá (Lizarte) eta bosgarren Manuel Sola (Caja Rural).

Gipuzkoako Txapelketa izan da aurtengoan San Joan proba eta elite mailan Iker Azkarate lazkaotarrak eskuratu du garaipena, eta 23 urtez azpikoetan Jon Madariaga altzotarrak.

Taldeka Euskadi Fundazioa izan zen lehena eta mendia Raul Martinez de Morentinek irabazi zuen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate