Diario Vasco

Iparraldera irteera 60 urtetik gorako amezketarrentzat

Ekainaren 27an Iparraldera egun-pasa egiteko aukera izango dute 60 urtetik gorako amezketarrek. Bidaiara joateko lehentasuna adin horretatik gorakoek dute, baina autobusa betetzen ez bada, gainerako herritarrek ere joateko aukera izango dute. 8:30ean irtengo da autobusa herriko plazatik eta Ergonen eta Ugarten ere geratuko da bidaiariak jasotzeko. Goizean Biarritz ezagutzeko aukera izango dute. 14:00etan Hondarribiko Beheko-Errota jatetxean bazkalduko dute eta 18:00etan Pasaiako Albaolara joango dira. Izena eman nahi dutenek ekainaren 22an eta 23an izango dute horretarako aukera, 30 euroren truke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate