Diario Vasco

Bost Herrietako Pilota Txapelketaren finalak gaur

Bost Herrietako Pilota Txapelketaren finalak Seguran jokatuko dira gaur. Eguraldiak laguntzen badu, frontoi zaharrean izango dira partidak, arratsaldeko 5etan hasita. Segura, Zegama, Idiazabal, Mutiloa eta Zeraingo pilotariak biltzen dituen lehiaketaren 12. ekitaldia izan da aurtengoa eta 84 neska-mutilek parte hartu dute.

Gaurko lehen bi partidetan aurre-benjaminak jokatuko dute. Benjamin lehen urtekoen beste bi neurketa jokatuko dira gero, benjamin bigarren urtekoena final bat izango da eta amaitzeko alebinena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate