Diario Vasco

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak hitzaldia eskainiko du asteartean kultur etxean

Xabier Mendiaraz kiropraktikoak 'Zure osasuna zaindu bizkarrezurraren bitartez' izenburu duen hitzaldia eskainiko du asteartean, hilak 25 dituela, arratsaldeko 19:00etan Amezketako kultur etxean. «Bizkarrezurraren zainketa on batek gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake», dio Mendiarazek. «Zahartzen garen bitartean bizi-kalitatea galdu behar al dugu? Hobeto sentitzea lor al dezakegu? Eta, garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko?».

Galdera horien erantzunak emango ditu astearteko saioan Xabier Mendiarazek. Hitzaldia doakoa izango da, herritar guztiei zuzendua.

Fisioterapian diplomatua eta Kiropraktikan lizentziatua da Xabier Mendiaraz. Hainbat herrialdetan eskaini du asteartean Amezketara ekarriko duen hitzaldia, eta oso harrera ona izan du.

Uraren erreziboak

Gipuzkoako Urakek hilaren 21eko datarekin bidali dizkie Amezketako bezeroei aurtengo lehenengo hiruhilekoko ura, arazketa eta finantzaketa planeko erreziboak, eta maiatzaren 6ra arteko epea izango dute borondatez ordaintzeko. Erreklamazioren bat egin nahi izanez gero, ohiko bideak eskura dituzte bezeroek: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate