Diario Vasco
Oihana Kortazar.
Oihana Kortazar.

Kirolaren Astea antolatu dute

«Jakitun gara kirolak gure bizi kalitatean duen garrantziaz eta gure osasunari dakarzkion onurez. Horregatik Itsasondon Kirolaren Astea ospatuko dugu». Hau da herriko Udalak aurkezten duen ekimena datorren asterako. Guztira hiru ekitaldi izango dira.

Apirilak 25, asteartea, 17:00etan Ttipi Ttapa herrikoia. Itsasondoko plazatik heldu zein haur elkartuko dira elkarrekin ibilaldia egiteko.

Apirilak 26, asteazkena, 18:30etan Oihana Kortazar mendi lasterkariaren hitzaldia, Itsasondoko kultur gunean. Goi mailako kirola, prestakuntza eta elikadura osasuntsua izango du gaitzat, bai eta bere ibilbide eta esperientzia pertsonala ere bai.

Apirilak 30, igandea, 8:30ean Itsasondoko plazatik abiatuta Aizkorrira mendi irteera. Izen ematea Lurdesen dendan eta Kaxintanen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate