Diario Vasco

Txorien kantuak ezagutzeko txangoa

Aurreko irtenaldi bateko argazkia.
Aurreko irtenaldi bateko argazkia.
  • Larunbaterako antolatu du Anduetza Parketxeak, eta Mikel Olano aditua izango da gidari

Anduetza Parketxeak gure inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu du larunbaterako, apirilak 22. Goizeko 10:00etan abiatuko den ibilaldian Mikel Olano aditua izango da gidari, eta hark erakutsiko die parte-hartzaileei entzumena lantzeak zenbateko garrantzia duen natura hobeto ezagutzeko.

Ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Olanok. Adin eta ezaguera-maila guztietako pertsonei dago zuzendua ibilaldi hau.

10:00etan Parketxean 30 minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da. Bi ordu inguruko iraupena izango du saioak.

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakia eta korreoa daude bisitarien eskura: Anduetza Parketxea 943 80 21 87 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net. Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate