Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Kultur etxean egongo dira lan taldekoak bost egunetan hainbat ekintzetan.
Hirigintza lantegia atzotik martxan

Hirigintza lantegia atzotik martxan

Lantegia osatzen duten 17 lagunak Aterpetxean egongo dira egunotan, eta goizetan Kultur etxean arituko dira

A. ETXEBERRIA

Miércoles, 19 de abril 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hirigintza parte hartzaile lantegia atzo hasi zen eta larunbata bitartean burutuko da. Ekimenaren helburua plaza, errebote, arboladi eta frontoi zaharrean hurrengo urtean egin nahi den obraren lehen idazketa egitea da. Arkitekto, antropologo, geografo eta artistak, 17 lagunek osatzen dute lantegia, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Galizia, Venezuela eta Italiatik etorriak. Ume bat ere bada taldean, ama bat haurtxoarekin etorri baita. Aterpetxean egongo dira egunotan eta goizetan Kultur etxean arituko dira lanean, arratsaldeetan arlo desberdinetako hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dituztelarik. Azkeneko egunean, larunbatean, proiektu desberdinen aurkezpena egingo dute, astean zehar landu dituzten ideia guztiak azalduaz.

Lantegi irekia izango da eta herritarrei gonbita luzatzen zaie Kultur etxean izango diren ekintzetara joan eta parte hartzeko. Taldeko 17 lagunek Segura hobeto ezagutzeko helburuarekin, astean zehar hitzaldi eta mahai-inguruak izango dituzte, aditu hauen parte hartzearekin: Historia eta ondarean Alberto Santana, Ana Azpiri eta Izaskun Aseginolaza. Espazio publikoaren arloan Daniel Carballo, Ohiane Ruiz Menendez, Irati Mogollon eta Karmele Rekondo. Lurralde eta Gizarte gaietan Iratxe Arriola, Imanol Esnaola eta Amaia Albeniz.

'Workshop' metodologia

Herriko plaza, Errebote plaza, arboladia eta frontoia zaharra biltzen dituen gunea berrantolatzeko herritarren iritziak eta ekarpenak jaso dira azken hilabeteetan. Ekarpen guzti horiei paperean forma emateko garaia da orain eta 'Workshop' metodologiaren bidez egingo dute proiektuaren lehenengo idazketa. Duna arkitekto eta diziplina anitzeko profesional taldeak dinamizatuko du egitasmoa. Talde horretako kide da Koldo Telleria herritar arkitektoa. Koldok adierazi digunez, workshop gauzak egiteko beste modu bat da, hirigintza arloan arkitekturak eta herritarrek bat egiten dutena. Herriari aldaketa handia suposatuko dion obra da errebotekoa, erabaki garrantzitsua, eta lantegia osatzen duten pertsonek ikuspuntu desberdinak azalduko dituzte. Maketa bidez azalduko dira ideia ezberdinak eta parte-hartze komisioaren esku geratuko dira, gero azken proiektua idazteko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios