Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko lore eta landare azoka.
Lore eta landareen azoka egingo da  igande honetan

Lore eta landareen azoka egingo da igande honetan

Gaur, 19:00etan, Kultur Etxean, 'Piriniotako harribitxoen bila' dokumentala ikusi ahalko da

A. ETXEBERRIA

Miércoles, 22 de marzo 2017, 01:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaberriko Lore eta Landareen 17. Azoka burutuko da igandean. Mota guztietako lore eta landareek berdez jantziko dute hirigunea igandean, baina aurrez, asteazken eta larunbatean, izango dira azokaren inguruko beste ekitaldi osagarri batzuk. Gaur, 19:00etan, Kultur Etxean, 'Piriniotako harribitxoen bila' dokumentala ikusi ahalko da, Aitor Montes, Ander Izagirre eta Haritz Arrietaren eskutik. Larunbatean, 12:00etan, Azpilla Dantza Taldearen emanaldia izango da. Igandeko azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik, lore, landare, hazi eta barazki-landareen salmenta eta erakusketarekin. Guztira 17 izango dira lore, landare eta barazkien postuak. Ez dira faltako eskualdeko artisauen postuak eta Euskal Herriko ekoizleenak. Azokan ohizkoa den moduan, frutarboletan txertoak egiteko azalpenak emango ditu Josu Osak, 10:30etik 14:00etara.

Jubilatuen kuotak

Jubilatuen elkarteko bazkideen-tzat kuotak ordaintzeko hitzordua jarri da datozen egunetan. Bihar, ordaindu ahalko da Atsedenen, 18:30etik 19:30era. Hurrengo astean martxoaren 30ean, ostegunean kobratuko da ordu berdinean. Ordaindu beharreko kuota 10 euroko a izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios