Borrar
Partida garrantzitsua irabazi zuen futbol taldeak igandean.
Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak garaipenekin jarraitzen du igoera fasean

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak garaipenekin jarraitzen du igoera fasean

A. ETXEBERRIA

Martes, 21 de marzo 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 2-1 irabazi zuen Gure Txokoaren aurka igandean Seguran. Beste 3 puntu garrantzitsu eskuratu zituzten, igoera fasean lehen postuetan mantentzea suposatzen diena. Hiru puntura dute lehen sailkatua den Ordizia.

Igandeko partidan emaitza estua izan bazen ere, lehen zatian neurketa erabakita uzteko jokoa egin zuten etxekoek. Gol aukera asko sortu zituzten Pello Sotok entrenatzen dituen jokalariek, baina gol baten aldea bakarrik eskuratu zuten. Lehen gola Unai Garmendiak sareratu zuen areaz kanpoko jaurtiketa batekin eta bigarrena Aimar Intxaustik faltaz. Hala ere, atsedenaldira joan aurretik aldea murriztu zuten Berakoek korner batetan. Bigarren zatia lehiatuagoa izan zen, oso aukera gutxirekin bien aldetik. Defentsan sendo mantendu ziren Segurakoak eta beste partida bat irabazi zuten. Segurak talde hau zelairatu zuen: Iñigo, Xabier, Xanet, Murua, Garmendia, Xabat, Intxa, Aritz, Unai, Andoni eta Aimar. Bigarren zatian Alex, Alus eta Etxarri sartu ziren jokoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios