Diario Vasco

Herritarren omenaldi beroa jaso zuen Patxi Ezkiagak

Elekun abesbatzak abestia eskaini zuen omenaldian.
Elekun abesbatzak abestia eskaini zuen omenaldian.
  • Legorretako Udalak eta herriko elkarteek esker oneko omenaldia eskaini zioten 'Urrutiko lur hauek' liburuaren aurkezpenarekin batera

'Urrutiko lur hauek' liburuaren aurkezpenarekin batera, Legorretako Udalak eta herriko elkarteek esker oneko omenaldia eskaini zioten Patxi Ezkiaga herriko idazleari. Liburua herriari oparitu dio Ezkiagak eta Udalak argitaratzea erabaki zuen. Omenaldian bere anaia Felixianok eta ilobek lagundu zuten, eta hainbat lagun ere ez ziren falta izan, besteak beste Juan Mari Irigoien idazlea.

Liburuaren edizio mugatua egin du Udalak, herriko etxe guztietan banatuko dena. Xabier Egañak egin du azaleko marrazkia eta Zelai Amenabarro alkateak idatzi du hitzaurrea. Hitz horiekin beraiekin eskertu nahi izan zuen Herri Antzokian Patxi Ezkiagak legorretaren alde egindakoa.

Jarraian, Ezkiaga izan zen bertaratuei bere esker ona adierazi ziena, liburua Legorretan oinarritua idatzi baitzuen. Liburua «legorretarrei eskainia» dela adierazi zuen, bertan agertzen diren sei ideia nagusiak «Legorretan sortuak» baitira. Gainera, herritarrei berak jasotako Irungo Hiria saria eman zien oroigarri gisa. Jarraian, Idoia Aldasoro, Irrintzi Alai taldeko dantzariak, aurreskua dantzatu zion eta ondoren, herriko eragileen txanda izan zen. Banan-banan Ugaro eskolako, Bilkoin, Jota Kea eta Odol emaileen elkarteak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Pikuk Korrikalari taldeko, Aldapa Haundi elkarteko, Gazte Piku gazte asanbladako, Elegunea euskara elkateko eta Aldaiera jubilatu eta pentsiodunen elkarteko ordezkariek bakoitzak bertso bana irakurri zioten.

Ondoren, Irati eta Iraitz Goikoetxea anai-arrebek Ezkiagaren poesia batzuk abestu zituzten eta abesbatzak itxi zuen ekitaldia, herriko dantzariek dantzatzen zuten bitartean.

Motxila 21 dokumentala gaur

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta, 'Motxila 21' dokumentala proiektatuko da Herri An-tzokian gaur 18:00etan hasita. Dokumentalak Down sindromedunen errealitatea ezagutaraztea du helburu, Motxila 21 talde nafarraren historia oinarri hartuta. Down sindromedun 12 gaztek osatzen dute musika talde hau eta azken urteetan hainbat kontzertu eman dituzte bai Espainia mailan, baita Londresen ere.

Play back entsaioak

Herri Jaiak hurbiltzen ari zaizkigunez, play back entsaioak udal lokaletan egiteko eskaerak ostirala, maratxoak 24, bitartean egin beharko dira Udal Liburutegian dagokion eskaera inprimakia betez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate