Diario Vasco
Hassan Ait Chaou Hernioko Gurutzera iristeko unean.
Hassan Ait Chaou Hernioko Gurutzera iristeko unean.

Aitchaou eta Etxezarreta Larraulen garaile

Larrauldik Herniorako mendi lasterketak zazpigarren edizioa burutu zuen igandean eta eguraldia lagun korrikalari ugari gerturatu ziren bertan parte hartzera, guztira 172 partaiderekin. Hassan Ait Chaok irabazi zuen proba, lasterketa honetako hirugarren txapela lortuz, 2012 eta 2015 urteetako garaipenen ondoren. Emakumeetan, Maite Etxezarretak lehengo urtean lortutako garaipena berretsi zuen.

Irteera baina lehen, antolakun-tzak Kamel Ziani korrikalaria omendu zuen. Ondoren, bera izan zen, Aneli Urbieta alkatearekin batera, irabazleei garaikurrak banatu zizkiena.

Gizonezkoen mailan, Hassan Ait Chaou berak duen probako errekorra hobetzetik gertu ibili zen, nahiz eta azkenean bi minutugatik gainditu zuen: ordubete hamaika minutu eta 10 segundo. Hasieratik ireki zuen tartea gainerako lehiakideekin eta jaitsieran distantzia hori mantendu egin zuen. Bigarren izan zen Asier Alonso, hiru minutura iritsi zena, eta Josu Goñi. Emakumeetan Maite Etxezarreta izan zen garailea, 1:30'18» denborarekin, bigarren Vanesa Pelaez izan zen, 40 segundora, eta hirugarren Sara Ugarte, bigarrenetik 45 segundora. Hirurak ia batera egin zuten lasterketa osoa. Igoeran Pelaez izan zen nagusi baina jaitsierakoan Etxezarretak hartu zion aurrea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate