Diario Vasco

Sutarri dantza taldeak 'Bidean' ikuskizuna eskainiko du ostiralean Elizpe zineman

  • Joan den urteko 'Bizibizirik' emanaldiaren jarraipena dela adierazi dute dantza taldeko arduradunek

Alegiako Kultura batzordeak negurako antolatu duen kultur egitarauaren baitan, Sutarri dan-tza taldeko gazteek 'Bidean' ikuskizuna eskainiko dute datorren ostiralean, hilak 24 dituela, gaueko 22:00etan Elizpe zineman. Ostiralean eskainiko dutena joan den urteko 'Bizibizirik' ikuskizunaren jarraipena dela adierazi dute dantza taldeko arduradunek.

Gogora dezagun udaberriari hainbat egun lapurtu eta neguko egitarauari hitzordu batzuk geratzen zaizkiola oraindik. Hala, martxoaren 27tik apirilaren 7ra Nigeriari buruzko erakusketa ikusi ahal izango da kultur etxean San Juan eskolak antolatuta.

Martxoaren 31n arratsaldez dantza tailerrean parte hartu duten umeek emanaldia eskainiko dute kultur etxean eta gauerako Xabi Solanoren kontzertua dago iragarrita Elizpe zineman.

Apirilaren 2rako Murumendira irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak eta hilaren 8an Korrika 20 Alegiara iritsiko da goizaldeko 5:08an Ikaztegietatik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate