Borrar
'BatZuk-euskararen lau aurpegi' dokumentalaren aurkezpena.
Korrikaren harira hainbat ekintza egunotan Amezketa eta Abaltzisketan

Korrikaren harira hainbat ekintza egunotan Amezketa eta Abaltzisketan

DV

Domingo, 19 de marzo 2017, 01:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren martxoaren 30ean abiatuko da 20. Korrika Otxandiotik, ehunka kilometro egin ostean, apirilaren 9an Iruñera iristeko asmoz. Horren harira, eta giroa berotuz joateko, Abaltzisketa eta Amezketan ere hainbat ekintza antolatu dira.

Hala, astearte honetan, eta Abaltzisketa Goibegiko areto nagusian, 'BatZuk-euskararen lau aurpegi' dokumentalaren emanaldia izango da, 21:00etatik aurrera.

Ostiralean, berriz, dokumental bera, Amezketako Kultur etxeko areto nagusian izango da ikugai, 19:00etan.

Hilaren 26an, igandearekin, korrikaren aldeko hamaiketakoa egingo da eguerdiko 12:00etatik aurrera, Pernando Amezketarra plazan. Igandean bertan salneurri batean txartela erosi eta nahi adina jan eta edatekorekin hamaiketako ederra egiteko aukera izango da. Festa aprobetxatuz, Korrikako arropa saltzen izango da eta Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango da. Musika eta giro ederra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios