Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Erakusketa. Udaletxean kokatuko da, ostiraletik aurrera.
III. Argazki Lehiaketaren sari banaketa hurrengo astean

III. Argazki Lehiaketaren sari banaketa hurrengo astean

Dagoeneko saridunen izenak zeintzuk diren badakite antolatzaileek baina beste guztiok martxoaren 24ean, arratsaldean aurrera eramango den ekitaldira itxaron beharko dugu

MIRYAM GALILEA

Domingo, 19 de marzo 2017, 01:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hirugarren urtez ospatzen da Ezkion Argazki Lehiaketa herrikoia, oraingoan aukeratutako gaia 'Abereak edo animaliak' izan delarik. Hilabetetan argazkiak egiteko aukera izan ondoren, 130 inguruk parte hartu dute oraingoan.

Hiru kategoriatan argazkiak sailkatu eta hauek bozkatzeko aukera ere izan dute herritarrek, lortutako botoekin bigarren sariak aukeratu dituztelarik; lehenengo sariak berriz hiru adituek emango dituzte. Dagoeneko saridunen izenak zeintzuk diren badakite antolatzaileek baina beste guztiok martxoaren 24ean, hurrengo ostirala, arratsaldean aurrera eramango den ekitaldira itxaron beharko dugu: orduan argazki guztien proiekzioa egongo da Udaletxean, sari banaketa, eta herriko abesbatzaren emanaldiak borobilduko du arratsaldea, Xabier Barriolaren zuzendaritzapean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios