Diario Vasco

Kontsultaren inguruko dokumentala ikusgai izango da Herri Antzokian

  • Bihar eskainiko da San Martingo Herri Antzokian arratsaldeko 19:30etik aurrera

Bihar, martxoaren 17an, 19:30ean hasita, Ataun San Martingo Herri Antzokian, iazko ekainaren 5ean Goierrin egindako kon-tsultaren inguruko dokumentala egongo da ikusgai.

Ataungo Gure Esku Dagok, herritarrei dokumentala ikusteko gonbidapena luzatzen die, jada urte bete dela burututako bozketaren inguruko prestakuntzak eta lanak nola gauzatu ziren ikusteko eta hitz egiteko aukera izango delarik.

Aurtengo urtean aurreikusitako ekintza eta erronken inguruan ere azalpenak emango dira, eta mokadutxo bat ere egongo da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate