Diario Vasco

Aralar Intxurreko infantilek 7 eta 1 irabazi diote Ostadarri

Aralar Intxurreko infantilek Urnietaren aurka jokatuko dute.
Aralar Intxurreko infantilek Urnietaren aurka jokatuko dute.

Garaipen bikaina lortu dute igaro berri den asteburuan Aralar Intxurreko infantilek. Ostadarri 7-1 irabazi zioten Kopa txapelketako neurketan, eta hogeita lau puntu bilduta sailkapeneko bigarren postura igo dira. Datorren asteburuan Urnietaren bisita jasoko dute. Jubenilek, bestalde, sendo eusten diote Kopako multzoko lidergoari Euskaldunaren aurka 0-1 irabazi ostean. Zazpi jardunalditan zazpi garaipen lortu dituzte Beñat Hierroren eta Mikel Lejardiren aginduetara diharduten mutilek. Datorren asteburuan Billabonaren aurka jokatuko dute etxean.

Txaponaren beste aldean kadeteen mailako bi taldeak eta gorengoen mailakoak aurkitu ditugu jardunaldi honetan.

Azken horiek 2-3 galdu zuten Bergara liderraren aurka. Hamabi punturekin jarraitzen dute eta seigarren dagoen Ikasberriren zelaian jokatuko dute asteburuan. Kadeteen mailako neskek 1-2 galdu zuten Euskaldunaren aurka.

Kopako multzoko zazpigarrenak dira eta beraien aurretik dagoen Hernaniren zelaian jokatuko dute asteburuan. Azkenik, maila bereko mutilek 1-0 galdu zuten Billabonan. Hauek ere zazpigarren daude eta Euskaldunaren bisita jasoko dute hurrengo jardunaldian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate