Borrar
Ikasleek akelarrea egin zuten inauteri bezperan

Ikasleek akelarrea egin zuten inauteri bezperan

YARZA

Jueves, 23 de febrero 2017, 09:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ohitura den bezala Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako ikasleek Inauteri jaialdia eskaini zuten Ostegun Gizenaren bezperan. Akelarrea izan zen aurtengoan aukeratutako gaia eta euskal mitologiako hainbat pertsonaia ikusi ahal izan ziren herrian zehar kalejiran: sorginak, lamiak, Tartalo, Basajaun, artzainak, Mari, galtzagorriak, eta abar. Guztiak elkarrekin atera ziren bazkalondoren eskolatik eta kalejira egin zuten plazaraino. Bertan dantza bat eskaini zuten guraso eta herritarren aurrean eskolara bueltatu aurretik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios