Diario Vasco

Pilota partidak izango dira asteburu honetan ere plazan eta kiroldegian

Pelota partidu ugari lehiatuko dituzte Lapkeko ordezkariek asteburu honetan ere eta hauetako batzuk ikusteko aukera izango da Lazkaon. Gaur bertan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gipuzkoa Txapelketako hainbat partida lehiatuko dira plazako pilotalekuan eta 18:45ean, Udaberri txapelketakoak hasiko dira udal kiroldegian.

Belauntzaran-Irribarria eta Zubizarreta-Garcia bikote alebinak, Ordizi eta Bergarako ordezkarien aurka arituko dira lehenengo, plazan, eta Kerejeta-Etxeberria, Goena-Urrestarazu eta Goikoetxea-Goikoetxea infantilak ondoren, Bergara, Legazpi eta Andoaingo ordezkariekin lehian. Kiroldegian, berriz, Lasa-Galdos eta Senar-Izagirre bikote kadeteak eta nagusien mailako Loidi-Olariagak jokatuko dute, Tolosa, Andoain eta Aretxabaletatik etorritako pilotarien aurka.

Baina ez dira hauek izango asteburuan Lazkaon jokatuko diren pilota partida bakarrak. Gaur, 20:15ean, Euska Herriko ligako partida lehiatuko da Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian, 22 urtez azpiko mailan, eta igandean, 11:30ean, nagusien mailakoa. Gaurkoan Baztarrika eta M. Garrido arituko dira Gaztelekuko (Andoain) ordezkarien aurka eta igandeakoan Zubizarreta eta B. Garmendia bikotea, Amurrioko pilotarien kontra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate