Diario Vasco

Lazkao Kirol Elkarteko talde gehienek Ariztin jokatuko dute asteburuan

  • Erregionala Andoainera joango da bihar, Euskaldunaren aurka neurtzeko Kopan

Lazkao Kirol Elkarteko mutil taldeei dagokienean, gehienek etxean lehiatuko dute hurrengo jardunaldia. Infantilak irtengo dira lehenengo zelai lazkaotarrera, bihar. Ohorezko mailako mutilek Orioko izango dute aurkari, 11:30ean, eta infantil txikiak Urkiren aurka jokatuko du Kopako lehen partida 13:00etan. Arratsaldean ohorezko kadetearen txanda izango da, Aretxabaleta izango duelarik aurkari 16:30ean, eta azkenik, jubenilek, igoera faseko partida lehiatuko dute, Tolosaren aurka oraingoan. Azken norgehiagoka hau igandean izango da, goizeko 11:30ean.

Erregionala etxetik kanpo

Erregionala aldiz Andoainera desplazatuko da bihar. Kopako partida lehiatuko du, Euskaldunaren aurka, 15:30ean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate