Diario Vasco

'Karidadeko benta' eta 'Ran rober ran' taldeak bertsotan Iturriondon

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren lehenengo fasean, 'Karidadeko benta' (Zizurkil-Asteasu) eta 'Ran rober ran' (Zarautz) taldeak arituko dira lehian gaur Asteasun. Emanaldiak bertso afari formatua izango du eta gaueko 21:00ak aldean abiatuko dute bertso afaria, Iturriondo jatetxean. Sarrerak salgai daude Iriarte (Zizurkil) eta Iturriondon (Asteasu), 20 euro truke. Zizurkil-Asteasutik, Haritz Mujika, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegi, arituko dira eta Zarauztik, Felix Zubia, Nahikari Gabilondo eta Iñigo Man-tzizidor 'Mantxi'. Igotz Alkorta eta Ion Zaldua izango dira gai-jartzaileak.

Giltzarria aurkezteko festa

'Amestetik sinestera, piztu erabakia!' leloarekin egingo da gaur festa, 19:30ean. Giltzarriaren aurkezpena egin ondoren, luntxa eta argazki herrikoia aterako dira.

Pala, Usarrabi frontoian

Bihar, arratsaldeko 18:30ean hasita, gomazko paleta modalitateko neska jubenilek partida jokatuko dute, Atzapar Ataun2ren aurka, Usarrabi frontoian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate