Diario Vasco

Bihar jokatuko da urteroko mus txapelketa Liztormendi elkartean

Liztormendi elkarteak neguoro antolatzen duen mus txapelketa bihar arratsaldean jokatuko da Zerainen. Arratsaldeko 16:00etatik 16:30era bitartean eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, eta ohi bezala, bikoteka jokatuko da.

Irabazleek txapel preziatuez gain, herriko gazta eta sagardoa, ardoa eta afaria jasoko dituzte. Bigarren geratzen den bikoteak herriko gazta eta sagardoa eta afaria jasoko ditu saritan. Eta hirugarren eta laugarren bikoteen-tzat ere izango da afari ederra. Eta horrez gain, parte hartzaile guztien artean, herriko arkume eder bat zozketatuko da.

Liztormendi elkarteak herriko nahiz inguruko mus-zale guztiak gonbidatzen ditu Zeraina gerturatu eta karta-jokoan eginez, lagun giroko arratsalde eder bat pasatzera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate