Diario Vasco

Contakids metodoaz gozatzeko jolas tailerra

Datorren hilean, martxoak 1ean hasiera emango zaio Oskar Estaganak eskainiko duen Contakids metodoaz jolas tailerrari 2 eta 4 urte bitarteko haurrentzat. Lekunberrin izango dira asteazkenetan arratsaldeko 16:30etik 17:15era. Apuntatzeko, Plazaola Kirolgunera jo behar da edo 948 507377 telefonora deituz. Arriben asteazkenetan arratsaldeko 17:45etik 18:30era ere antolatu da. Apuntatzeko Kirol Mankomunitateko 948 604545 telefonora deitu behar da.

Gurasoak eta haurrak elkarrekin kontaktu fisikoaren bidez jolastuz, dibertitzeko eta harremanak sendotzeko bidea bultzatzen du Contadis metodoak. Tailerrean parte hartzeko familia kopurua gutxienekoa 6koa izango da eta maximoa berriz, 8koa. Kuota 28 euro dira (bazkidea) haur bat + heldu bat 6 saio izango dira (euskaraz).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate