Diario Vasco

Umore ona nagusi Beteluko inauterietan

Herriko gazteak biberoi eta guzti atera ziren kalejiran.
Herriko gazteak biberoi eta guzti atera ziren kalejiran.

Lehengo larunbatean izan ziren Beteluko inauteriak. Goizeko 10:30ean elkartzen hasi ziren koadrilak Beteluko plazan. Ondoren, Karrika dantza eskaini zuten. Beteluko dantza hau inauterietan bakarrik dantzatzen dena da. Gero egin zuten desfilea herrian zehar. Zenbait lekutan gosari eder bat eskain-tzen zuten denontzat.

Arratsaldeko 3etan herriko frontoian bazkaria izan zen. Bi aukera egon ziren. Bat katerinekoa eta bestea autogestionatuta izan ziren. 280 pertsona bildu ziren giro izugarria sortuz. Gero dantza egiteko aurkera egon zen eta gauean parranda goizalderarte. Hurrengo urtean berriz. Eguraldi portatu zen aurtengoan eta denok pozik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate